EU | ES | CA | EN

IPARRA GALDU: HEGORA JOAN

Iparra galdu: hegora joan

Burua galdu: bihotza eman

Geroa marraztu dut paper zati batean

Kantu bat egin dizut bapatean:

pare bat akorde, melodia urdin bat

oroitzapen denak txuri-beltzean

Geroa marraztu dut

ez nizun ezer esan

nire gelako pareta batean

biharrari argazki bat

horra zure begiak

asmatu ezinezko koloreak

Oraindik ez dakit zehazki erantzutzen

beti egin gabe gelditu diren galdera horiei

izana zulatzen abilak dira

Baina zu zaude guztietan

marrazki eta kantuetan

galdera eta etorriko diren

erantzun guztien atzean

Geroa marraztu dut paper zati batean

kantu bat egin dizut bapatean:

pare bat akorde, melodia urdin bat

hauxe da zugatik egin dudana


© 1994-2018 Berri Txarrak | berritxarrak@berritxarrak.net



diseinua eta garapena: azo@pandaartistmanagement.net