SUGEA SUGE
Hegazti bat naiz, hegazti bat naiz
Bi besoak galdu nituen baina orain
hegalak erne zaizkit eta
banoa ezezagun zaidan horren muina ezagutzera
banoa
hegaka
banoa, koldarrik ausartenak duen determinazioaz
banoa
eta lurretik jarraitu behar badut
ez zait batere inporta, izango naiz ziur
narrasti guztien lagun
Auskalo zein den bihar nire oskol berria
muina da behinena
azala aldatzeak egiten du sugea
suge izatea
Narrasti bat naiz, narrasti bat naiz
pozoitsua sormena bezain
badakit zein den lohiak uzten duen aho-zaporea
Horregatikan sabelean
etorkizuna nabil zatika erruten
eta letaginak zorrozten
Auskalo zein den bihar nire oskol berria
muina da behinena
azala aldatzeak egiten du sugea
suge izatea
azala aldatzeak
senak
1- Sugea suge
2- Albo-kalteak
3- Haria
4- Guda
5- Lepokoak
6- Iraila
7- Harra
8- Makuluak
9- FAQ
10- Non bestela
11- Soilik agur
12- Lehortzen