GUDA
Zuk diozu erlojua
nik eskuburdina
zain dagoena beti zeozeren zain egongo da
Zuk diozu etorkizuna
nik beste gezurren bat
historia-liburuen zama gure sinesmenetan
Zuk diozu helmuga
ni haratago noa
haren ondorengoaz ohartuta:
garaipenaren ondotik hasiko baita guretzat
benetako guda
Zuk diozu argia
nik haren itzala
kanpoan denak ere bihotz zati bat uzten du barruan
Guk diogu bakea
guk erabakitzea
bidea norabide hitzaren erdi soil bat delako
Zuk diozu helmuga
ni haratago noa
haren ondorengoaz ohartuta:
garaipenaren ondotik hasiko baita guretzat
benetako guda
Troiako zaldi bildumarekin
bete ditugu gure kortak
gure lorpenen kontra altxatzera
kondenaturiko gerrilla gara
Garaipenaren ondotik
1- Sugea suge
2- Albo-kalteak
3- Haria
4- Guda
5- Lepokoak
6- Iraila
7- Harra
8- Makuluak
9- FAQ
10- Non bestela
11- Soilik agur
12- Lehortzen