MAKULUAK
(Bertolt Brecht-en poema batean oinarritua)
Zazpi urte geldirik iragan nituen nik
ezin eman pausorik
jo sendagilearengana
hark berehala galdetu zidan:
“zertarako makuluak?”
nik erantzun: “elbarria naiz”
“Ez nau batere harritzen” izan ziren haren hitzak
“saiatu zaitez ibiltzen
tramankulu hauek dira ibiltzen uzten ez dizutenak
tramankulu hauek dira zure traba nagusia”
“Ausartu zaite, saia ibiltzen
narras zaite lau hankatan”
Munstro bat zirudien
barrezka ozen, krudel
bi makuluak hartzen
nire bizkarraren kontra puskatzeaz batera morroiak
barreari ezin eutsiz bota zituen sutara
Orain banabil, orain badakit, orain sendatuta nago
barre algara, akuilu batek osatu ninduelako
zenbaitetan bakarrik, makilak ikustean
ordu batzuz soilik motelago nabil
baina ibili banabil
orain banabil
1- Sugea suge
2- Albo-kalteak
3- Haria
4- Guda
5- Lepokoak
6- Iraila
7- Harra
8- Makuluak
9- FAQ
10- Non bestela
11- Soilik agur
12- Lehortzen