EU | ES | CA | EN

NON BESTELA

Bart arrakala estu fin bat topatu nizun

non eta egunerokoa deritzan

horma lodi garai hortan

galdera dator nire burura

zer ote bestaldean

ezin ase jakinmina

jauzia eman arte

Gauez beharko du

esan bestela nola ihes egin

zaintzarik eta estuena duen ziegatik

gure begi itsuen begiradapetik

giltzape propiotik

norbere izenaren zama astunetik

Bart arrakala estu fin bat

topatu nizun non eta

egunerokoa deritzan

katebegi ilada horretan

gogoan hartu hurrengo ilbetea

korrika hasiko bainaiz

sekula ez gelditzeko

bihotza lehertu arte

hegal egingo dut kanta onetan bezala

mugaren batetan itxoingo dizut

non bestela

btx07haria

HARIA

1- Sugea suge

2- Albo-kalteak

3- Haria

4- Guda

5- Lepokoak

6- Iraila

7- Harra

8- Makuluak

9- FAQ

10- Non bestela

11- Soilik agur

12- Lehortzen

© 1994-2018 Berri Txarrak | berritxarrak@berritxarrak.net



diseinua eta garapena: azo@pandaartistmanagement.net