2013 urteko agenda kontzertu bereziz beteta dator. Azkeneko albistearekin oso ilusionatuta gaude: HELLFEST jaialdian jotzeko deia jaso dugu!! Europan musika gogorraren alorrean egiten den jaialdi garrantzitsuenetakoa da Clisson-en ospatzen den hau.
Ekainaren 21ean izango da gure emanaldia, Warzone eszenatokian, Bad Religion, Converge, Sick Of It All eta abar luze baten ondoan.