2007-XII GOR DISKAK
2005ean ‘Jaio.Musika.Hil’ lana kaleratu ondoren, Berri Txarrak-ek ia 200 kontzertu eskaini zituen mundu osoan zehar: Nikaragua, Mexiko, Estatu Batuak, Japonia, Taiwan, Irlanda, Alemania, Suitza, Belgika… Nazioarteko ateak ireki zizkien bira luze honetan taldeak eskuko kamera eraman zuen aldean, eta bizitakoak jasotzeko xedez dokumental bat atondu zuen 2007an. Bertan rock talde batek bidean senti dezakeena ikus daiteke bertatik bertara, diskoaren grabaketa molde berezia (estudio batetik kanpo, Erasoko baserri batetan) eta haren nahasketa Kansasen… taldekideez gainera Marino Goñi (GOR), Karlos Osinaga (Lisabö), Tim McIlrath (Rise Against), Ryan Pope (The Get Up Kids), Ed Rose (Black Lodge Studios) eta abar luze bat ageri da euren iritziak ematen. Zuri-beltzezko dokumental hau (70 min) munduko hainbat zine jaialditan sailkatua izan zen, Portobello Film Festival (UK) edo Gasteizko Zinemastean esaterako.
Dokumentalaz gain, DVD honek zuzeneko berezi bat ere badakar, hirukoak Gernikako Astra gaztetxe zaharrean beren beregi eskaini zuena. Horretarako 300 sarrera soilik jarri zitutzen salgai eta batere eszenatokirik gabe jotzea deliberatu zuten, lurrean bertan eta zaleek inguratuta.
Zuzendaria:
Ibon A. Totorika
Gidoia:
Gorka Urbizu
Dokumentalaren soinu banda:
Ernesto Maestro
Narratzailearen ahotsa:
Jose Luis Otamendi
Diseinua:
Aitor Goñi