Lekunberriko frontoiaren hegal batean dagoeneko ikusgai dago BERRI TXARRAK taldearen omenez Iker Uribek egindako mural ederra. Taldeak bertako gaztetxe zaharrean eman zuen lehendabiziko kontzertua, 1994ko urriaren 15ean. Aurrerantzean BERRI TXARRAK PLAZA izena hartuko du leku horrek. Ohore handia da guretzat eta horrenbestez eskerrak eman nahi diegu bihotzez Lekunberriko herriari, udalari eta hau posible egin duen orori.
(Arg: Apletxu)