EU | ES | CA | EN

BERRI TXARRAK 1994an Lekunberrin (Nafarroa) sortutako power trioa da. Rock sendoa oinarri hartuta, denborarekin ikuspegia zabaldu eta estilo ugari jorratu izan ditu, soinu organiko eta eklektikoa, bakarra eta erraz ezagutzekoa lortzeraino. Melodiak sortzeko berezko gaitasunari eta Gorka Urbizu frontmanaren testu zainduei esker, taldeak arrastoa uztea lortu du bederatzi estudio-diskotan eta mundu osoan emandako mila kontzertutan baino gehiagotan. Berri Txarrak Adarra Sari ospetsua jasotzen duen lehen taldea da, euskal kulturari egin dioten ekarpenarengatik; hala, Mikel Laboak, Anarik eta artista entzutetsu gehiagok osatzen duten zerrendan sartu dira.

Taldea Gorka Urbizuren (ahotsa eta gitarra) eta Aitor Goikoetxearen (bateria) ekimenez sortu zen, 17 urte zituztenean, beste talde batekin agertoki gainean jada zenbait urte zeramatenean. Pareak Mikel Lopez «Rubio» (baxua) eta Aitor Oreja (gitarra) bildu zituzten hasierako taldea osatzeko. Osaketa horrekin, demo bat eta lau estudio-disko grabatu zituzten. 2004an Aitor Orejak taldea utzi ondoren, Berri Txarrak hirukote bihurtu zen betiko. 2008an, David Gonzálezek (∏LT-ko kide ohiak) Rubiori errelebua hartu zion baxuan eta, bi urte geroago, Galder Izagirrek (Dut eta Kuraia taldeetako kide ohia) Goikoetxearen tokia hartu zuen baterian, hark proiektua utzi ondoren.

Berri Txarrak taldea erabakigarria da mende honetako euskarazko rockaren bilakaera ulertzeko, eta mundu-mailako ekoizle ospetsuekin lan egin dute, hala nola Steve Albini (Nirvana, Pixies…), Ross Robinson (The Cure, Korn…) edo Bill Stevensonekin (Black Flag, Descendents, Lemonheads…). Diskoetako kolaboratzaileen artean, Tim McIlrath (Rise Against) edo Matt Sharp (Weezer, The Rentals) aurki daitezke, besteak beste.casas de apuestas apuestadeportiva24.pe

BTXek bost kontinenteetan jo du: Rise Against taldearekin batera Europan, Hego Amerikan eta Ozeanian egindako birak, Deftones, Descendents edo Sick Of It All taldeen hasierako kontzertuak eginez, besteak beste; erreferentziazko jaialdi handietan jo dute, hala nola Hellfest (Frantzia), Fuji Rock (Japonia), South By Southwest (AEB), Canadian Music Fest (Kanada), Resurrection, Primavera Sound, Sonorama Ribera, Viña Rock, DCode, Download, Cruïlla, EHZ, Azkena Rock Festival, Bilbao BBK Live eta abarretan; baita zenbait bira propiotan ere, Erresuma Batuan, AEBetan, Hego Amerikan, Europan, Australian eta Asian.

Halaber, Madrilgo Palacio de los Deportes zenean (egungo WiZink Center) jo zuen lehen talde euskalduna izan zen, eta 7.000 pertsonatik gora bildu zituen bertan. Horrek agerian uzten ditu taldearen transbertsalitatea eta jendea erakartzeko gaitasuna, azken biran ere argi geratu zen moduan, Kobetamendin (Bilbo) 20.000 pertsonatik gora bildu ostean edo 24 ordutan Navarra Arenan (Iruñea) bi sold-out lortu ostean, orain arte barruti handi hartan sarrera guztiak bi aldiz saldu dituen talde bakar bihurtuz.

Halakoek agerian uzten dute BTXek zenbait mailatan lortu duela transzendentzia, hala nola maila estilistikoan, hizkuntzan edo belaunaldi artean. Lorpen nabarmen horiekin batera (ez dugu ahaztu behar taldeak beti abestu zuela hizkuntza gutxitu batean) eta beste artista batzuek bezalaxe, zoritxarrez, zentsura jasan ostean, BTXek kontzertu handiak eta nazioarteko bira luze eta askoz underground-agoak tartekatu zituen, beti gogor lanean eta agertokian larrua utziz, baita entzule bakar batentzako jotzean ere, Nantes-ko (Frantzia) kontzertu entzutetsu hartan gertatu zen moduan. Haien abestietako batek dioen bezala «Pasioa da hemen exijitzea zilegi den gutxieneko hori», batez ere bizitza rockari eskaintzea erabakitzen baduzu.

Taldearen diskografian itzal handiko albumak daude, hala nola Jaio.Musika.Hil txalotua (taldearen leitmotiv ezaguna eta hirukote gisa atera zuten lehen diskoa), Payola kultuko diskoa (gordintasun-ariketa itzela, Steve Albinik analogiko hutsean grabatua), Libre © bortitza edo Denbora da poligrafo bakarra lan hirukoitz poliedrikoa. Horiek guztiak urteko disko onenen zerrendetan sartu ziren hainbat musika-argitalpen espezializatutan, hala nola Mondosonoro, Rockzone, Gruta 77 edo Entzun aldizkarietan, eta taldearen zuzeneko energia ere ikaragarri baloratu zen. Taldeak sari ugari jaso ditu bere ibilbide luzean, hala nola International Music Awards (IMA), Iberian Festival Awards, Musika independentearen MIN sariak, Gaztea Sariak, ibilbide guztiarengatik jasotako Etxepare saria… Gaur egun, haien sorterrian, Lekunberrin, taldearen omenez egindako plaza bat ere badute, Berri Txarrak plaza, Iker Uribe artistak 2020an egindako mural ederra buru duena.

Berri Txarrak taldearen ibilbidea Iruñeko GOR zigilu independentearen eskutik hasi zen. Izen handiko Roadrunner Records diskoetxearen arreta erakartzea lortu zuten eta autoedizioaren aldeko apustua egiten amaitu zuten, 2008an Only In Dreams deritzon zigilu propioa sortuz.

Errepidean 25 urte sutsu eman ondoren, 2019an, azken bira egin zuten, Ikusi Arte Tour, eta horren ondoren etenaldi mugagabea egitea erabaki zuten.

Diskografia:

Berri Txarrak (i/g) (GOR – Only In Dreams, 1997)

Ikasten (GOR – Only In Dreams, 1999)

Eskuak / Ukabilak (GOR – Only In Dreams, 2001)

Libre © (GOR – Only In Dreams, 2003)

Jaio.Musika.Hil (GOR – Only In Dreams, 2005)

Payola (Roadrunner Records – Kaiowas – Only In Dreams, 2009)

Haria (Graviton – Only In Dreams, 2011)

Denbora de poligrafo bakarra (Only In Dreams, 2014)

Infrasoinuak (Only In Dreams, 2017)

Beste batzuk:

*Zertarako amestu (Jaio.Musika.Hil egunak) (DVD, Ibon Antuñanok zuzendutako dokumentala, GOR – Only In Dreams, 2007)

*Denak ez du balio (Singles 1997-2007) (CD-DVD bilduma, GOR – Only In Dreams, 2010)

*Iragana aurretik (DVD, 20. urteurrenari buruzko dokumentala, Badok / Berria – Only In Dreams, 2014)

*Bakarrik egoteko modu berri bat (EP 10” – Record Store Day, Only In Dreams, 2016)

*Berba eta irudia (Azken birako argazkien liburua, Ibai Arrieta eta Eider Iturriagaren kargu, Harkaitz Canoren testuekin. Only In Dreams, 2019).

La energía de los conciertos de rock y los juegos: cómo los casinos Vavada (Вавада) y Bad News crean experiencias inolvidables

Vavada Vavada

© 1994-2018 Berri Txarrak | berritxarrak@berritxarrak.net



diseinua eta garapena: azo@pandaartistmanagement.net