EU | ES | CA | EN

BTX – Cervesa Guineu – Hardcore Hits Cancer

BERRI TXARRAK-en artisau garagardoaren etekinak HARDCORE HITS CANCER elkartearentzat izango dira. Irabazi-asmorik gabeko elkarte honek minbizia duten gaixoen eta senitartekoen sostenguaren alde lan egiten du, hardcore eta punk musikaren bitartez.

Dakizuenez, ekainean Manresako Guineu garagardogileekin batera ‪#‎BTXbeer‬ garagardo kutxa sorta atera genuen. Edizio mugatuko pack hauek Berridendan jarri genituen salgai eta ale guztiak agortuta daude jada. Orduan esan genuen irabaziak ekimen sozialetarako izango zirela, orain etekinak Hardcore Hits Cancer elkartearentzat bideratu ditugu.

Elkarte honen azken egitekoa Bartzelonako La Casa dels Xuklis laguntzea da (minbizia duten haur eta senitartekoentzat apartamentuak sustatzen dituzte ospitaleko egonaldi luzeak iraun bitartean, osasun sisteman eman diren murrizketei aurre egiteko).

Ohore txiki bat da hardcore-punk musika, artisau garagardoa eta elkartasuna (kasu honetan minbiziaten aurkako borroka) batu dituen ekimen honen parte izatea. Eskerrik asko batez ere bere garaian garagardo kutxa hartu zenutenoi!

Hardcore Hits Cancer elkartearen inguruan informazio gehiago nahi izanez gero, jo euren facebook gunera:  HCXHC

Osasuna!!

(argazkia: Alex Belza)

Играй в захватывающий онлайн-покер! Покер Дом ждёт тебя — присоединяйся, участвуй в турнирах и выигрывай! sap hana migration

© 1994-2018 Berri Txarrak | berritxarrak@berritxarrak.net



diseinua eta garapena: azo@pandaartistmanagement.net