ALBO-KALTEAK
Erderaz idatziak izan dira
gure ideien autopsia denak
elefanteen amnesia guztia
ortografia garbizaleetan
Nekea begietan
1D-n ikusteko antiojuak jantzita
eta haiek eustea
beste egitekorik ez euren belarriak
Hauek dira, izan, hauek dira finean… albo-kalteak
Kamerez josita daude kaleak
halakorik ez galdeketetan
ikararen koordenada berriak
Europa zaharreko estoldetan
Emaitza sinesgaitzak
silogismoen olgeta ilunak
orrialde erauziak
zuzenbide liburukote astunetan
Hauek dira, izan, hauek dira, nola esan
gu izatearen albo-kalteak
ez izatearen ajeak
Gutxiespenaren dialektikari: eppur si muove
komeni den legediari: si muove
norbait izateko hurkoa beti zapaldu behar duenari
akordeotatik doazkio bi hitz:
eppur si muove
Hauek dira, izan, hauek dira, nola esan
gu izatearen albo-kalteak
ez izatearen ajeak
1- Sugea suge
2- Albo-kalteak
3- Haria
4- Guda
5- Lepokoak
6- Iraila
7- Harra
8- Makuluak
9- FAQ
10- Non bestela
11- Soilik agur
12- Lehortzen