EU | ES | CA | EN

ARREN, DARWISH

Hitzekin altxatu duten hesiaren atzean
gordeko dute agian beren iritzia
auzolotsaren zaflada
itzelezko amorrua
hildakoen hierarkia Gaza mortuan

David bakarra, mila Goliath
isiltasun zuria
odolustu arteko mina
leihoen auhena

Itsasoa kartzel handi bat bilakatzen denean
itxaropena gainbaloratu genuen zerbait da

Hala da

Mahmud Darwish jauna gogoan
hondamendiaren erdian
Arren Darwish, hitz ederren bat
arren Darwish…

Hitzekin altxatu duten hesiaren atzean
gordeko dute agian beren iritzia
auzolotsaren zaflada
itzelezko amorrua
hildakoen hierarkia Gaza mortuan

*Hodeiezko sapai bat
Gure aberriarentzat

*Para nuestra Patria (Mahmud Darwish)

© 1994-2018 Berri Txarrak | berritxarrak@berritxarrak.net



diseinua eta garapena: azo@pandaartistmanagement.net