BERBA ETA IRUDIA
Ez da inposatzen: gehiengoa da
ez da kutsatzen: garapena da
Berba eta irudia: kontrola
hau da mende berria mundu zahar batean
Ez al gara konturatzen
egia desitxuratzen
dutela hitzak aldatzen?
Interpretazioak eta intentzioak
dira interakzioan
Ez da homofobia: familia da
Ez da tortura: efikazia da
Berba eta irudia
beharrezko den guztia
Berba eta irudia
gure tragikomedian