EU | ES | CA | EN

BREYTEN

Breyten zuen izena: Breyten Breytenbach

Hiltzera zigortua

Pretoriako kartzelan txuri bakarra

beltz askoren artean

Egunsenti bakoitzan exekuzio bat

heriotza tantaka

Lurra ireki baino lehen azken kantu bat

kantatzen omen zuen kondenatuak

Breyten esnatzen zuten

hiltzera zihoazenen

kantu ezberdin horiek

egunero batek

Breyten libratu egin zen urkatik

baina inolaz ere kantu horietatik

Kondenatua

(Oharra: Eduardo Galeanoren poema batean oinarritua)

© 1994-2018 Berri Txarrak | berritxarrak@berritxarrak.net



diseinua eta garapena: azo@pandaartistmanagement.net