HARIA
Begi nekatuak irrien artean
ezaguna zaidan keinu xume bat
azantza humano honen azpian
spam elkarrizketen soinua
zure eskua nahi nuke
perfektua den ezer
banoa
gure bila
ihes
Azalaren brailea irakur dezaket
nire behatzak zure bizkarrean
“ezizen bat nahi nuke
ezizan honen truke”
dio eta
Arrazoi duzu:
zenbaitetan herri maite hau loop bat da
eta denok dantzatzera behartuta gaude
denok sentitu gara trakets noizbait
denok ere
inoiz
gauak itzuliko digu
gauari kentzen dioguna
gauak itzuliko digu hari kendutakoa
Arrazoi duzu:
zenbaitetan herri maite hau loop bat da
eta denok dantzatzera behartuta gaude
aurrera egiteko hariaren bila
Luze doa gaua
1- Sugea suge
2- Albo-kalteak
3- Haria
4- Guda
5- Lepokoak
6- Iraila
7- Harra
8- Makuluak
9- FAQ
10- Non bestela
11- Soilik agur
12- Lehortzen