HARRA
Geratzeko heldu zen, arterien mapan hedatzen
Hemen dut berriz, zainetan abiada hartzen dit
ariman kabi, gorputzatalak erasan ahala zuzpertzen dizkit
bihozbegietan kilimak
ameba erraietatik
kitzikaturik ezpain, aldaka, hezur eta azal, zakil eta eri
Harra erraietan
elkar elikatzen
nire soinuaren bare
Hemen dut berriz, zainetan, sukarra eragiten
sisteman eten
arnas hartzea zeregin zaila inondik ere
Kutsadura odoletan: ez da sendagairik
zenbat eta gehiago eman, gehiago eskatzen dit
Harrak pixkanaka hiltzen nau
ez dauka sekreturik
baina sentipenak hor dirau:
gaitz hau da bizirik naizela
sinistarazten nauen gezur
hilkor, eder, alu
bakarra beraz mesedez zu:
engaina nazazu beste behin
1- Sugea suge
2- Albo-kalteak
3- Haria
4- Guda
5- Lepokoak
6- Iraila
7- Harra
8- Makuluak
9- FAQ
10- Non bestela
11- Soilik agur
12- Lehortzen