EU | ES | CA | EN

‘IRAGANA AURRETIK’ BTX-en 20. URTEURRENARI BURUZKO ELKARRIZKETA-DOKUMENTALAREN 1. ZATIA WWW.BADOK.INFO ATARIAN

DOKUMENTALA IKUSI

Berri Txarrak-en 20 urteko ibilbidea jaso dugu Iragana aurretik dokumentalaren lehen zatian. Taldearen hastapenetan garrantzitsuak izan ziren lekuetara eraman gaitu Gorka Urbizuk Lekunberrin zehar, eta Berri Txarrak-en bilakaeraren urratsak, gakoak eta mugarriak azaldu dizkigu xehe-xehe. Urbizuri lokalizazio ezberdinetan egindako elkarrizketa luzeak lotzen ditu ibilbide horretako pasarte guztiak, baina artxiboko irudietan ere aberatsa da ikus-entzunezko lana. Izan ere, Urbizuren kontakizunean tartekatzen dira zuzeneko emanaldietan eta nazioarteko biretan grabatutako irudiak eta garai guztietako argazkiak —horietako asko lehen aldiz erakutsi dira—.

Badok, Berria, Debolex, Dijitalidadea eta Berri Txarrak-en artean lankidetzan egindako ekoizpena da Iragana aurretik.

Играй в захватывающий онлайн-покер! Покер Дом ждёт тебя — присоединяйся, участвуй в турнирах и выигрывай! sap hana migration

© 1994-2018 Berri Txarrak | berritxarrak@berritxarrak.net



diseinua eta garapena: azo@pandaartistmanagement.net