Berri Txarrak eta Cervesa Guineu-ren elkarlanetik BTX artisau garagardoa sortu da. Lau zapore ezberdin eta edalontzi esklusibo bat izango ditu pack berezi honek (IPA, Toast, Black eta Pilsen) eta irabaziak ekimen sozial ezberdinetara bideratuko dira. Aurkezpena bihar izango da (Larunbata, hilak 16), Irungo Boulevard garagardotegian, Udaberriko Garagardo Azoka Solidarioaren baitan. Laster informazio gehiago, topa!!