EU | ES | CA | EN

HASI ETA BUKATU

“Hasi eta bukatu egiten diren
gauzen multzo horretan dago maitasuna”
pentsatu nuen biluzik geundela

Azalean gertatzen dena maiz
azalean galtzen da
barrenean gertatzen dena
azaleratuz

Izen-abizenak jarri nituen oroitzapenetan
bi begi iltzatu ohartu gabe jada ez nintzen horretan

Bai
azalean gertatzen dena maiz
azalean galtzen da
barrenean gertatzen dena
azaleratuz

Baina nola esan:
koherente naiz nire kontraesanekin
horregatik gaur zure falta somatzen dut

Azalean gertatzen dena maiz
azalean galtzen da
barrenean gertatzen dena
azaleratuz

Hamar mila kanta patriketan
daramatzat beti zain:
dena askoz tristeagoa izan zitekeen

© 1994-2018 Berri Txarrak | berritxarrak@berritxarrak.net



diseinua eta garapena: azo@pandaartistmanagement.net