LEPOKOAK
Arinkeriaz patrikak beteta
bizi zareten betipoz horiek
laster da zuen egunen hileta
gorotz artean akabaturen
Plastikozko sasizorion hori
eskutan zartatuko zaizue
ezjakintasunaren gorazarre
horren ordaina bertan duzue
Topa egingo dugu ozen
eskatu ez genuen dantzaldi horretatik libre
zuen garezurretatik
edango dugu gogotik mendekuaren likore garratzetik
Arkatzekin armatuta arriskutsuak gara
besterik ez zaigu axola
hondarrezkoak direnez zuen gaztelu gotorrak
ideien olatu honek botako ditu
Eguna gertu da
Lepokoak egingo dituguna zuen hortz perfektuekin
gau berrian distira dezaten
eta apurtutako katebegiak janaraziko dizkizuegu
banan-banan
Gertu da eguna
1- Sugea suge
2- Albo-kalteak
3- Haria
4- Guda
5- Lepokoak
6- Iraila
7- Harra
8- Makuluak
9- FAQ
10- Non bestela
11- Soilik agur
12- Lehortzen